XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eleiz autorra.- Gure siñismenaren giltzari dan legez, baita gure Eleizaren oiñarri be ba-da Bizkundea.

Jesukristo ber-biztu ez ba'da, gure Eleiza ez da goitar Batzar, beste edozein giza-batzar bezela baiño.

Au dala-ta, ugari-ugariak eta gizaldi guztietakoak ditugu Eleiz-autorrak Bizkunde alde.

Siñiskintza-Sinboloak Siñisten dot... inpernuetara jatsi ta irugarren egunean illen artetik biztu zana.

Irugarren egunean ber-biztu zan, Idazti Deunak dakarrenez.

Irugarren egunean biztu zan.

Eriotzaren al-izatea austuta, jaio ta nekatua izan, eta il egin zan aragi atantxe ber-biztu zan irugarren egunean.

Jaungoikoa'ren Seme... gizon-egiña, aragiz gurutzatua, Bere gogoz gugaitik nekeak artu ta obiratua izan zana, irugarren egunean biztu zala, Guraso Deunak diñoenez, norbaitek autortzen ez ba'dau, gaiztetsia izan bedi.

Siñisten dogu Jaungoikoa'ren Seme berberau... iru'garen egunean ber-biztu zala illen artetik, aragiaren benetako biztueraz....

Siñismen sendoaz siñisten dot eta autortu... irugarren egunean biztu zala, Idazti Deunak dakarrenez.